XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehen multzo berean taldekaturik egon ziren objetuak, gero beste desberdinetan taldekaturik daude eta alderantziz.

Pentsa dezagun, Eguzkian, Ilargian, Martitzen eta Lurrean Kopernik aurretik eta ondoren; erorketa askean, pendularrean eta higidura planetarioan, Galileo aurretik eta ondoren; edota gatzetan, aleaziotan eta burdin sulfuroa eta karraskautsen nahastean Dalton aurretik eta ondoren.

Objetu gehienek taldekaturik segitzen dutenez, aldaturiko multzoetan ere bai, gehienetan beraien izenak mantendu egiten dira.

Hala eta guztiz ere azpimultzo baten transferentzia, normalean, beraien arteko erlazio-sarearen aldaketa kritiko baten partea da.

Konposatuen taldetik elementuen taldera egindako metalen transferentziak errekuntzari, azidotasunari eta fisika eta kimikaren konbinaketari buruzko teoriaren sorreran oinarrizko papera izan zuen.

Denbora laburrean aldaketa horiek kimikaren esparru guztira zabaldu ziren.

Ondorioz, birbanaketa horiek gertatzen direnean ez dago ezer harrigarririk.

Bi pertsonen solasaldiak aurrez itxuraz elkar erabat ulertuz hasi baziren ere, bapatean kinada berberaren erantzuna, bateraezin diren deskribapen eta orokorpenen bidez aurki dezakete.

Eritzi desberdin hauek ez dira diskurtso zientifikoaren eremu osoan senti eraziko, baina sortu egingo dira eta orduan fenomenoan (zeinaren menpe teoriaren hautaketa bait dago) kontzentratu ahal izango dira.

Horrelako arazoak, komunikazioan nabarmendu egiten badira ere, ez dira linguistiko hutsak eta ezin daitezke termino eztabaidagarrien definizioak erabakiz bakarrik ebatzi.

Zailtasunak aurkitzen direneko hitzak, neurri batean, ereduzkoen aplikazio zuzenaren bidez ikasi dira; eta etendako komunikazioko partaideek ezin dezakete esan: Nik elementu hitza (edo nahastea edo planeta edo higidura ez-bortxatua) ondorengo erizpideek mugaturiko formetan erabiltzen dut.

Hots, ezin dezakete biek era berean erabiliko duten eta beren teorien edota teorien ondorio enpiriko horien azalpenerako egokia izango den mintzaira neutrora jo.

Desberdintasunaren zati bat, hau isladatzen deneko mintzaira-aplikazioaren aurretikoa da.